2013/06/18

Zeinu hizkuntza

Kaixo!!

Oraingoan haurrek zeinu hizkuntzan egindako abesti bat erakutsi nahi dizuet, haur hezkuntzako azken kurtsoko ikasleak dira, Galiziarrak, eta oso interesgarria iruditu zait, horrelako gauzak haur txikiekin ere aurrera eraman daitezkeelako erakusten duelako. Ea zer iruditzen zaizuen zuei!


2013/06/17

Kolore kolore...

Kaixo!!

Oraingoan Heziketa Bereziko ikaskide batzuk egindako bideoa erakutsi nahi dizuet, lipdub bat hain zuzen ere. Ea gustoko duzuen!



Eta jarraian erabilitako abestia goearretik txertatua. (Ea ongi txertatzea lortzen dudan...!)




Agur!!

2013/06/11

WIX-a!

Arratsalde on!

Nahiko kostatu zait, baina interesgarria iruditu zaidanez, nire WIX-a sortu dut. Soinu txikiaren ingurukoa egin dut, eta ez dgao informazio askorik, baina wix-ak nola sortzen diren ikasteko oso baliogarria izan zait, ea zer iruditzen zaizuen!

Hau da helbidea:

http://garabaisuarez.wix.com/soinutxikia

Agur!!!

2013/06/07

Kaixo!!

Pasaden ean, Azpilkueta deituriko herri batean egon nintzen lanean, bertako ikastola txikian. Egun batean, inauterietan, herriko haur guztiak atera ziren etxez etxe dirua zein janaria biltzera. Horretarako, etxe guztietan abesti bera abesten zuten, eta nagusi batek instrumentu bitxi bat jotzen zuen. Eguna "Egun ttun ttuna" deitzen da, eta, hain zuzen ere, instrumentu bitxi horri zor dio izena.

Hemen dituzue argazkiak, eta baita ikasleek abestutako abestia ere (intrumenturik gabe). Bideoa ez dit ongi txertatzen uzten, beraz linka besterik ez dut jarriko. Eta amaitzeko jaiaren inguruko informazio pixka bat, slidesharen igotakoa.








*Nahiz eta beste izen batean igotakoa izan, nik igo dut, jada slidesharen kontua neukan eta aprobetxatu egin dut.

2013/06/05

Ongi etorri!!

Kaixo guztioi!

Ongietorriak nire musika blog honetara!! Momentuz huts-hutsik dago, baina hemendik aurrera gauzak txertatzen hasiko naiz, ea erabilgarria egiten zaizuen!

Hasteko, beharbada ez dago musikarekin erlazio zuzenean, eta gaztelaniaz da, baina asko gustatzen zait, bai igortzen duen mezua eta baita musika ere, beraz, disfrutatu!

Ongi ibili!!